XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lurraldea Polis`a, edo Athenas estatu-hiria, berak harresiz inguratua, eta inguruko lurraldeek osatzen zuten; inguruko lurralde hauetan bizi zen jendea, eta oletan eta landetan han-hemenka zabaldurik zeuden hirixketan lan egiten zuen.

Athenas estatuaren luze-zabalak oso urriak ziren: ez zegoen giza-bizitokirik hiriburutik oinezko egun bateko bidea baino urrutiago aurkitzen zenik.

Biztanle kopurua, 350.000 inguru zen guztira, herritar eta esklabuak barne zirelarik.

Gizon nagusiak bakarrik ziren benetako hiritarrak, eta gobernuan parte hartu zezaketen.

Athenasen meteci asko ere bizi ziren hau da, Athenas estatuan jaio ez zirenak, edo kanpotarren semeak.

Biztanle atzerritar hauek, lan bila, artista, artisau edo merkatari bezala edo Athenaseko bizitzaz gustaturik etorriak ziren.

Hamaika zientzilari eta filosofo gustora aurkitzen zen Athenasen, zeren herritarrek arreta handiz onartzen zituzten beraien irakatsiak.

Hirian, zurgin, igeltsari, errementari, armagin, larruontzaile, okin, sukaldari eta txiribogin ziren lanbide ugarienak.

Atika osoan (Athenas hiriburutzat zeukan lurraldea, hain zuzen) anitz hedatua zegoen eltzegintza artea.

Atikako katiluak, lurgile eta pintore errimeak trebezia handiz modelatu eta pintatuak, Mediterraneo inguru guztietatik (...).